Bazen behin zurgin langile eta fin bat: iosu. Oso trebea zen.
Eta bazen baroi gerrazale bat: Von Bonbus baroia.
Von Bonbus baroiak gerran eskuineko besoa galdu zuen, eta iosu
zurginak zurezko beso berri bat egin zion. Primeran atera zitzaion.
Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran besoa galdu zuen, ezkerreko besoa, eta iosuek zurezko beso berri bat egin zion.
Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran bi zangoak galdu zituen, eta iosuek zurezko bi zango egin zizkion.
Von Bonbus baroiak, berriz ere, gerran burua galdu zuen, eta iosuek
zurezko buru berri bat egin zion. Eta lan bikaina egin zuen, zalantzarik
gabe, lehengoa baino hobea zen, berriz ere gerrara joateko asmorik gabe
gelditu zen eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario